A A A

Sukaldea

Sukaldari on batek bezala mimatzen ditugu sukaldearen inguruan egiten ditugun ekoizpenak. Digitalak aitzindari izan zen sukalde programetan. Hemen hasi zuen bere ibilbidea Carlos Arguiñano famatuak. Hemen egin ditu bere errezetarik onenak ere Jose Juan Castillok. 3.000 sukaldaritza programa egin ditugu, eta nazioarteatik ere eskariak jaso ditugu. Horren lekuko 9 urtetan, Portugalgo telebistarik garrantzitsuenan, SICen, eskaini diren “As Recetas do día” Carlos Capote sukaldariaren programak.

Baina eguneroko edo asteroko errezeta programez gain, nazioartean erreferentzia diren sukaldarien etxeetan ere izan gara. Sukalde Maisuak dokumental sortak, Juan Mari Arzak, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Pedro Subijana eta Martín Berasategiren txoko kuttunetara eraman gaitu.