A A A

Produkzioak

Ikus-entzunezko alorrean, era guztietako lanak egiteko gai gara. Diseinutik, hasi, ekoizpenarekin jarraitu eta proiektua burututa utzi arte. Ideiak egi bihurtzen ditugu. Mezua era eraginkorrean zabaltzeko bitartekoak jartzen ditugu, era horretan, komunikazio eta irudi eremuko edozein premiari erantzuten diogu.

Telebistarako ekoizpenetan adituak gara, urte askotan horixe izan baita gure lan esparrurik garrantzitsuena, baina publizitatearen esparrua ere eskarmentua dugu, eta edozein motako ekitaldiak prestatzeko eta aurrera eramateko gaitasuna dugu.