A A A

Publizitatea

Mezuak era eraginkorrean zabaltzea da DIGITALAKen helburu nagusia. Publizitateak hori du xede, eta horregatik, aspaldi egin genuen arlo berezi horretan murgiltzeko apustua. Ia hamarkada bat joan da, publizitatearen mundua lantzen hasi ginenetik. Hasiera guztiak bezala, hura ere etzen erraza izan, garai hartan, publizitate mailan lan egiten zuten erreferentziazko empresa guztiak Madril eta Bartzelonan zeudelako, baina berehala, gure ikus-entzunezkoeen ekoizpenean erakutsitako gaitasunaren ondorioz, pausoz pauso, bidea egiten hasi ginen. Bertako iragarleei, kanpoko merkatuetara joan gabe, beren publizitatea hementxe ekoizteko aukera eman genien. Gure ahalegina etzen antzua izan eta hemengo merkatuan murgiltzeaz gain, kanporako lanak egiteko aukera ere izan dugu. Geroztik, Euskal Herriko publizitatean Digitalak-en izenak indarra hartu du eta erreferentzia bihurtu gara merkatuan.