A A A

360º bideoak

Bideo esferikoak norabide guztietan eta aldi berean grabatzeko aukera ematen du. Material hori datu bezala gordetzen da eta software berezi batekin editatu ostean, ordenagailuan ikus dezakegu, grabaketaren norabidea eta abiadura kontrolatuz. Gure begiak izango balira bezala, bideoa gora, behera eta aldeetara mugi dezakegu saguarekin (edo beste gailuren batekin), eta grabatu den guztia ikusi, kamera heltzen duen ardatzaren norabidean dagoena izan ezik.